XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errepresentazioan ikusten denez, ez da kurba bakarra lortzen bikoitza baizik.

Bata goikurba karbono-atomo zenbaki par duten hidrokarburoei dagokie, eta beste behekurba karbono-atomo ez-par dutenei dagokiena.

Fusio-puntuen adarkatzearekiko aldakuntza ez da erregularra.

Normalki, nola fusio-puntua kristalizatzeko neurri bat denez, molekulak, zenbat eta simetrikoago eta konpaktuago den, fusio-puntua altuago izango du.

Adibidez,

2-metil heptano

fusio-puntua, -111ampdeg;C

tetrametil butano

fusio-puntua, 102ampdeg;C

Beste propietate fisiko zenbait

Solubilitatea: Alkano guztiak uretan oso disolbagaitzak dira.

Metanoa, solubleena izanik, soilik 0,00002 gr/ml (25ampdeg;C-tan) disolbatzen da, eta gutxiagotzen doa pisu molekularra handiagotzen denean.

Parafina solidoak ez dira urez bustiak.

Baina, beste alde batetatik, disolbatzaile organikoetan oso solubleak dira, beste hidrokarburoetan batez ere.

Dentsitatea

Alkanoen dentsitatea urarena baino baxuagoa da, parafina solidoarena = 0,9 izanik.

Ondoko laukian, hidrokarburo lehenen dentsitatea ematen da, 20ampdeg;C-tan, urarekiko (ura 4ampdeg;C-tan dagoenean) Gas-hidrokarburoetan, dentsitatea likidoaren irakin-tenperaturan hartu da: